Final Four

Final Four (euskaraz Azken Laurak) NCAAko Gizonezkoen Saskibaloiko I. Mailako Txapelketako finalerdiak eta finala izendatzeko erabiltzen den izena da. Hedapenez, hala deritze, baita ere, beste lehiaketa batzuetako partidu berberei, Euroliga kasu. AEBetako Liga Unibertsitarioan, taldeen fase erregularraren ondoren, azken lehiaketa bat egiten da I. mailako 65 unibertsitaterik hoberenen artean, hauen postuak, batzuetan, konferentzia indartsuenen sailkapenaren bidez zehaztuak daudelarik, eta beste kasu batzuetan, taldeek antolakuntzaren gonbidapen bidez parte hartzen dute. Kontuan izan behar da ia 300 unibertsitatek parte hartzen dutela I. mailan, eta aukeraketa sistema, beste era batera oso konplexua izango zela.

Txapelketako finalerdiak eta final banandutako lehiaketa bat bezala antolatzen dira, egoitza bakar batekin (urte asko lehenagotik erabakia) eta euren eskualde faseak irabazi dituzten lau talderekin. Azken edizioan, 2010ean, Duke Unibertsitateak Butler Unibertsitate harrigarria garaitu zuen finalean 61-59ko emaitza estu batekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy